Erabateko jarraipena izan du Txantreako (Iruñea) igerilekuetako lehen greba egunak

Txantrea Kirol eta Kultur Elkarteko langileek bi asteko greba deitu dute gaurtik, urtarrilaren 23tik, otsailaren 5era, hitzarmen kolektiboa berritzeko. Langileek ez dute klubaren egoera ekonomikoaren biktima izan nahi. Egun, ordea, soldata izoztuta daukate, epe mugagabean gainera.
Langileek baieztatu euren soldatak ez direla sozietatearen arazo ekonomikoen ituri, beraz,
konponbidea ez dela langileen kostuak doitzea. “Ezinbestekoa da soldatak igotzea. Izan ere, soldatak azken aldiz eguneratu zirenetik, Nafarroan KPIa %12,5 hazi da”, azpimarratu dute.
Langileek sinadura bilketa bat hasi dute, zuzendaritza batzordeari ezohiko batzar bat eskatzeko, soldata igoeraz hitz egiteko. Horretarako, nazkideen inplikazioa eskatu dute.
Sindikatu ordezkaritza ELAko ordezkari batek, LABeko beste batek eta CCOOko beste batek osatzen dute.