Erratu egin gara: Txukun Lorazaintza SL ez da UTE Hondarribia Lorezaintzaren partaide
Joan den urriaren 17an (ostirala) eta urriaren 20an (astelehena), Hondarribian bi pankarta jarri genituen, Udaleko lorezain azpikontratatuen konflikto laborala dela eta, Txukun Lorazaintza SL enpresari ardurak eskatzen, uste genuelako enpresa hau zela lorezaintza zerbitzua esleitu duen UTEa osatzen zuen enpresetako bat.
Hala ere, informazioa berrikusita, onartu behar dugu gure aldetik akats bat egon dela. UTE Hondarribia Lorezaintza barruan ez du Txukun Lorazaintza SL enpresak zerikusirik, ez da inondik inora UTE horren partaide, ezta aipatutako kontratuarekin loturarik duen enpresa ere.
Argi utzi nahi dugu aipamen hori nahigabeko nahasmen baten ondorio izan dela, inolako kalte egiteko asmorik gabe, ez enpresaren irudiari ezta izen onari ere. Hala eta guztiz ere, gure erantzukizuna onartzen dugu, eta horregatik berehala kendu genituen informazio okerra jasotzen zuten pankartak.
Testuinguru honetan, Txukun Lorazaintza SL enpresari publikoki barkamena eskatzen diogu, sortu ditzakegun eragozpen edo kalteengatik.
ELAtik egiarekiko, erantzukizunarekiko eta justiziarekiko dugun konpromisoa berresten dugu, eta etorkizunean halakorik berriz gerta ez dadin, gure barne-egiaztapen mekanismoak hobetzeko konpromisoa hartzen dugu.