Estatuko Ogasuna eta Aduanako garbitzaileek lanpostuetara berehala itzultzea eskatu dute

2021/11/19
Garbikuntza zerbitzua eskaintzen duten Yaunde y Jokuhob enpresetako langileak kaleratu dituzte abisu ofizialik gabe. Langileek kontzentrazioak egin dituzte Donostian eta Bilbon.

Estatuko Ogasuneko eta Aduanetako garbitzaileek kontzentrazioak egin dituzte Donostian eta Bilbon. Izan ere, azaroaren 12an, langileek Gizarte Segurantzaren jakinarazpen bat jaso zuten, enpresak azaroaren 10ean baja eman ziela jakinarazteko. Enpresa esleipendunak, Yaunde eta Jokuhob, ez ziren soldatak ordaintzen ari irailetik, eta jakinarazpen ofizialik gabe bajan eman zieten gizarte-segurantzan langileei.

Estatuko Ogasuna eta Aduanak erabat jakitun ziren enpresek ez zietela beren langileei ordaintzen, hala eta guztiz ere enpresa pribatuari hilero ordaindu zieten. Ez hori bakarrik, langileek Gizarte Segurantzaren jakinarazpena jasotzen dutenetik, Estatuko Administrazioak berak – Ogasunak eta Aduanak – ukatu egiten die langileei beren lantokietan sartzea.

Horren aurrean, ELAk ondorengo galdera egiten du: langileak lanpostuetara joaten ez badira, nork garbitzen ditu administrazioaren instalazioak? Nola da posible pandemia egoera batean eta goranzko kutsatzeen tasarekin administrazio publikoak garbiketa zerbitzua alde batera uztea?.

Gaur egun ez dago inor instalazioak garbitzen, eta bertako langileei garbiketa produktu estandarrak eman dizkiete lanpostuak desinfektatzeko. Baina, benetan, administrazio publikoak enplegurik gabe utziko ditu langile horiek, eta ehunka herritar babesik gabe zentroak garbitu eta desinfektatu gabe-

ELAk langile horiek berehala lanera itzultzea eskatzen du. Beste behin ere, ikusten dugu azpikontratatutako garbitzaileak direla egoera hori ordaintzen dutenak. Garbitzaileak lanpostuetara itzultzea eskatzen dugu, espazio publiko segurua ziurtatu ahal izateko.