Eusko Jaurlaritzaren Lan Delegaritzak greba eskubidea ukatu nahi die Gipuzkoako hondartzetako sorosleei

2018/07/25
Hondartzan bainu bat hartzea gizartearentzat funtsezko zerbitzua dela argudiatuta EuskoJaurlaritzak inposatutako %75eko zerbitzu minimoak salatzen ditu ELAk.

Udalak, Eusko Jaurlaritzako Lan Delegaritzak eta Gurutze Gorriak hondartzetako sorospen zerbitzuetarako zerbitzu minimoak ezartzeko izandako bileraren ostean, ELAk hartutako erabakia irmo salatu nahi du.

Mahai gainean jarritako proposamena (%75eko zerbitzu minimoak) lan baldintza penagarriak eskaintzen dituen Gurutze Gorriari estaldura osoa ematen dion proposamena baino ez da hau. ELAren ustez, zerbitzu minimo hauek, gehiegizkoak dira, eta, gainera, helburu nagusia langileak grebara ez joatea da, euren egoera prekarioa mantenduz.

ELAren ustez, hondartzan bainua hartzea ez da gizarteari bermatu beharreko eskubidea, eta beraz, gehiegikeria iruditzen zaio lan baldintza duinen alde borrokatu nahi duten langileei zerbitzu minimo hauek inposatzea.

Zerbitzu minimoen behin betiko erresoluzioa edozein dela, argi dago langileek erabat babesten dituztela egindako aldarrikapenak. Hori dela eta, argi dago grebaren jarraipena masiboa izango dela, asanbleatan ikusten gabiltzan bezala.