Feadrs patronalak bertan behera utzi du sektore arteko itunaren inpugnazioa

2018/04/23
Eurest, Sodexo eta Serunion enpresekin joan zen astean ELAk lortutako akordioaren ondoren, Feadrs patronalak uko egin dio sektore arteko ituna inpugnatzeari. Erabaki honen ondoren, ELAk bertan behera utzi du biharko kolektibitateen esparruan deitutako greba.

 

Ostalaritza kolektiboaren sektoreko enpresen patronala da Feadrs. Bere helburua argia zen: EAEn ere estatuko ostalaritzaren hitzarmena aplikatzea. Horrela, kontratazio berrietan urteko 11.000 euroko soldatak eta 1800 orduko lanaldia inposatuko zuten. Bada, ELArekin akordioa lortu ostean uko egin dio sektore arteko ituna inpugnatzeari.