Gipuzkoako Aldundiko garbikuntza

Mobilizazio gehiago deitu dituzte, Foru Aldundia akordioa oztopatzen ari delako

2023/02/09
Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileak, Eulen eta Gizatzen enpresentzat lan egiten dutenak, mobilizazio gehiago egingo dituzte negoziazioa blokeatuta dagoelako. 21 bilera baino gehiago egin ondoren, patronalek ez dute KPIa bermatu nahi eta %2ko igoera baino ez dute proposatzen. ELAk, LABek, ESK-k, CCOOk eta UGTk salatu dute Aldundia izan dela soldata igoerari %2ko muga jarri diona. “Beste behin ere, argi geratu da Aldundientzat garbitzaileak zenbaki hutsak direla”, kexu dira.

Gauzak horrela, sindikatuek Aldundiari eskatu diote errespetatu ditzala negoziazio mahaian lortutako akordioak eta soldata igoeraren betoa ken dezala langileek erosahalmena berreskuratu dezaten.