KUTXABANK

Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Bilboko egoitza nagusiaren aurrean

2025/05/19
ELAk, CCOOk eta ALEk salatu dute enpresak hitzarmenari dagokionez proposamen seriorik egin ez izana; izan ere, hitzarmen hori 2024tik dago amaituta.

ELAk, Kutxabanken gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuekin batera, elkarretaratzea egin du, Bilboko Kale Nagusiko egoitza nagusian.

Kutxabankek irabazien errekorra hausten duen enpresa batek, Cajasur filialaren integrazioa iragarri eta langile horientzat lan-homologaziorako akordio bat sinatu berri duenak, ez dio Kutxabankeko plantillari bere lana aitortzen.

ELAk Kutxabanken dauzkan ordezkariak astero bilduko dira enpresako zuzendaritzak bere langileak behar bezala zaindu arte.