Getxoko hondartzetako garbiketa-greba bertan behera, akordioa lortu ostean

2018/06/19
Getxoko hondartzetako garbitzaileek akordioa lortu dute, eta, beraz, bertan behera laga dira herriko lau hondartzetan uda-denboraldiaren hasierarako iragarrita zeuden grebak.

Akordio on baten bidez prekarietate-egoera amaitu da plantilla horretan, orain arte Udalak azpikontratatuta eta esplotazio-baldintzetan lan egin duen langileen artean. Akordioak honako hobekuntzak ekarri ditu:

  • Lehenengo enpresa-hitzarmena egitea. Orain arte ez zeukaten ezta erreferentziazko probintzia-hitzarmenik ere.

  • Lan-erreformatik blindatzeko klausulak hitzarmena nahitaez aplikatu beharrekoa izatea.

  • Pertsonalaren subrogazioa, enpleguaren egonkortasuna ziurtatzeko.

  • Lanaldia astean 36 ordura murriztea.

  • Lanbide-kategoriak sailkatzea.

  • Soldata-igoerak, bai oinarri-soldatan, bai plusetan, nominan batez-beste, % 27ko igoera ekarriko dutenak.

  • Eta abar...

Akordio horrek berriz erakutsi du plantilla batek prekarietatea gainditu dezakeela, oso txikia izanik ere, betiere antolatu eta borrokatzen baldin badu. 

Azpikontratazioa gaitza da, eta alde guztietatik egin behar zaio aurka. Plantilla hori osatzen duten 7 langileek, ELAko ordezkariekin batera, lan-baldintza duinen aldeko gatazka hori irabazi ahal izan dute.