EHUNGINTZA ETA OINETAKOGINTZA

Gipuzkoa eta Arabako langileek beste greba egun bat egin dute

2025/05/30
Beste behin ere, langileak kalera irten dira ehungintza eta oinetakoen kate komertzial handien Estatuko Igo hitzarmena ez aplikatzea aldarrikatzeko.

Gipuzkoa eta Arabako langileek ia 25 greba egun egin dituzte Madrilen negoziatzen ari diren   Estatuko  Igo hitzarmena euren probintzian ez aplikatzeko.

Ia bi urte pasa dira 2023ko uztailean negoziazio mahaia eratu zenetik. Enpresa handiek, negoziazio honen bidez, Estatu Mailako lan – baldintzak homogeniezatu nahi dituzte. Negoziazio hasi zenetik ELAk, akordio honen bidez Hego Euskal Herriko langileen lan baldintzak okertuko zirela ohartarazi zuen, eta sindikatuek eta patronalak  aurkeztutako proposamenetan hori argi eta garbi geratu da. Jokoan daude borroka eta antolakuntza sindikalaren bidez lortutako hainbat eskubide; igande eta jai egunetako deskantsua, soldatak , plusak eta ordu osagarriak, besteak beste.

Aurreko aldietan bezala, grebak jarraipen zabala izan du eta horren ondorioz sektoreko denda batzuk itxi dira. Gipuzkoan: Donostiako Oysho, Garberako H&M, Tezenis Garbera, Mayoral, Fifty,Inside Niesen eta Woman Secret Donostiakoak , Krack Urbil eta Gabera besteak beste. Beste denda batzuetan itxiera partzialak egin dira; H&M Txingudi adibidez, eta nahiz eta itxi ez den, grebak bereziki jarraipen zabala izan du Zara Home dendan.   Araban aldiz, grebaren ondorioz itxitako dendak ondorengoak dira; Decimas, Natura, Mayoral, Intimissimi zentrokoa eta Boulekoa, Woman Secret eta Tezenis Intimissimi Garbera, Urbil eta Garberako  Tezenis .

Azken negoziazio bilera maiatzaren 7an izan zen Madrilen eta patronalak negoziazio honi buruz hausnartzeko epe bat hartu du. Momentuz ez dago bilera datarik. Bitarte horretan,  langileek argi dute mobilizatzen jarraituko direla ARTE patronalak hitzarmen honetako aplikaziotek blindatu arte.