Gipuzkoa eta Bizkaiko DIA Supermerkatuetan grebari eutsiko zaio

Prozesu guztian zehar ELAk enpresari eta FETICO, CCOO eta UGT sindikatuei kargu hartu die negoziazio mahaian parte hartzea ukatu zaigulako; areago, ez digute espedientearen inguruko datu bat ere eman. Ez dugu azalpen-txostena ezagutu, ezta zergatiak edota denda eta lurraldeka izan zezakeen eragina ere... Ez digute informaziorik helarazi. Negoziazio-mahai guztiak ordezkaritza gehieneko eta Euskadi mailan nagusi garen aldetik ditugun eskubideak urratu ditu. Uko egin diote ere ELAk, CIGek, LABek eta OSTAk mahaian ordezkatuta egoteko egin zuten proposamen bateratuari.
Beraz, litekeena da EEE hau guztiz baliogabea, ezdeusa izatea. Prentsaren bidez izan dugu kontsulta aldiaren berri. Inork ez die sindikatuari eta Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresa-batzordeei jakinarazi zer sinatu den, sinatutakoak nori eragiten dion, edota zergatik. Hau nahikoa da Estatu mailan espedientea deuseztatzeko. Laster sartuko dugu demanda Auzitegi Nazionalean prozesu antidemokratiko eta legez kanpoko hau salatzeko.
Nolanahi ere, langileen borroka txalotzekoa da. Beste sektore feminizatu eta prekarioetan bezala, honetan ere emakumeak beren enpleguen eta lan baldintzen alde ari dira borrokan; finean, duintasunaren alde. Enpresak alde batera utzi behar du emakume hauenganako jarrera, langile eta borrokalari gisa eredu direnei ezin die orain arte bezala ezikusiarena egin.