Gipuzkoako Aldundiak Aita Menniri azpikontratatutako Etxetek zerbitzuko langileek greba eguna izan dute

2022/05/04
Etxetekeko langileek greba eguna izan dute negoziazioen blokeoa salatzeko. Deialdi berri hau -maiatzaren 4an, 5ean eta 6an- apirilaren 25etik 28ra egin zuten grebaren jarraipena da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua da, gaur egun Aita Menni enpresak kudeatzen duena, eta zerbitzua eskaintzen die desgaitasuna duten pertsonei eta/edo mendekotasuna dutenei, laguntza-produktuen orientazioari, mantentzeari eta entregatzeari dagokienez.

Etxetek zerbitzuan 16 lagunek egiten dute lan. Lan erreformaren ondorioz, 2013tik estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Horregatik, 2021eko azaroan, zerbitzu horretako langileek enpresa hitzarmena lortzeko borrokan hasi ziren. Egindako bilera gutxitan, enpresak ez du inolako proposamenik egin erosteko ahalmenaren galerari aurre egiteko.

Greba egunetan elkarretaratzea egingo dute Txara egoitzaren aurrean, Donostian, 11:00etan.