Gipuzkoako ehungintzako merkataritzan greba egun gehiago deitu dituzte, abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra

2022/12/23
Patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen duenez, greba egun berriak deitu dituzte Gipuzkoako ehungintzako merkataritzan, abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra. Zortzigarren greba egunean, aste honetako bigarrenean, Gipuzkoako ehungintzako merkataritzako langileek gabon kantak erabili dituzte euren lan baldintza eskasak salatzeko. Eguberriak aprobetxatuz, langileek elkarretaratzea egin dute Donostiako San Martin merkataritza gunean, eta Olentzerori bere egoera hobetzeko hitzarmena eskatu diote. Horretarako, honako eskaera hauek jaso dituzte gutunean: lanaldi osoak, ordutegi egokiak, erosahalmena bermatzea, antzinatasun plusa, online plusa...

ELAk berriz salatu du digitalizazioaren ondorioz lan karga handitzen ari dela. Patronalak, ordea, negoziazioa blokeatzen jarraitzen du. Hori dela eta, langileek mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute eta greba egun gehiago deitu dituzte abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra.