Gipuzkoako eraikuntzetako garbitzaileek lau egunetako grebaldia deitu dute martxorako

2021/03/01
ELA, LAB eta UGTk martxoaren 15, 16, 17 eta 18an Gipuzkoako garbikuntza alorrean greba deitu dute. Lau greba egun hauen bibez soldata-arrakalarekin amaitzeko eta negoziazio honi merezi den seriotasunez heltzeko ordua dela aldarrikatu nahi dute. Gogoratu dute kale-garbikuntzako gizonek beraiek baino 5.000 euro gehiago irabazten dutela.

Izan ere, %28ko aldea dago kale garbiketako eta eraikin eta lokalen garbiketako langileen artean, hau da, gizon eta emakumeen artean. Lehenak urtean 23.183 euro jasotzen ditu; bigarrenak, 17.784. Hau da, 5.401 euro.  6.500 lagun aritzen dira Gipuzkoako garbikuntza sektorean eraikinak eta lokalak garbitzen; horietatik 1.500ek baino gehiagok enpresa ituna dute. Horietatik % 80 emakumeak dira, eta kontratu partzialak dituzte.

Pandemiak iraun duen bitartean, emakume horiek lantegiak, egoitzak, osasun-klinika pribatuak, supermerkatuak, garraio publikoa... garbitzen aritu direla, gizarteak pandemia horretatik ahalik eta modu seguruenean biziraun zezan, azaldu dute goiz partean  Donostian izandako agerraldian. "Ondo dakizuenez, pandemiak iraun bitartean ez da garbiketa-jarduera gelditu, indartu baizik. Zergatik? Agintariek funtsezkotzat jo gaituztelako, funtsezkotzat, gizarteak eta ekonomiak beren jarduera modu seguruan jarraitu ahal izateko".

"Gure pandemia ez da COVID-19ra mugatzen, hau da, gure pandemia nagusia perakrietatea da. Emakume aurpegia duen prekarietateak, sistema depredadore bateko estamentu matxista eta kapitalistek bultzatuta, pandemian zehar (zerbitzu publikoak argalduz) bizitzak jokoan ondoren, ez du nahikoa, eta orain, langile klasearen bizi-baldintzen eta, bereziki, garbitzaileen baldintzen aurka doa", gaineratu dute.

Egoera honetan, patronalak soldata arrakala aitortu gabe jarraitzen du eta garbitasun feminizatuari balioa kentzen dio. Beste urte batzuetan adina irabazi ez dutela izan eta 2019 eta 2020rako % 0ko igoera proposatu dute.
Urtarrilean eginiko bi eguneko grebaren ondoren, eskaintza %0,5 igo da 2021 eta 2022rako, %1ko eta %1,5ko eskaintzarekin 2021 eta 2022rako urrenez-urren. Erosteko ahalmena ere bermatu gabe.

Grebalariek hiru aldarrikapen nagusi lehenetsi dituzte: soldata-arrakalarekin amaitzeko pausuak ematea, sektoreak pairatzen duen partzialitatearen aurka neurriak hartzea eta etorkizunean eman daitezken murrizketen aurkako neurriak hartzea.