Gipuzkoako Foru Aldundiak Eulenek azpikontratatutako garbitzaileen grebarako eskubidea urratu du

2022/04/27
ELAk, LABek eta ESK-k salatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak sistematikoki urratzen duela beren eraikinak garbitzeaz arduratzen diren langileen grebarako eskubidea, Eulen enpresaren bidez azpikontratatuta. Greba hasi zenetik, apirilaren 25etik, -maiatzaren zazpira arte luzatuko da- greba batzordea lantokietara sartzen saiatu da grebarako eskubidea errespetatzen dela egiaztatzeko asmoz. Aldundiak, ordea, ez die sartzen utzi.

Sindikatuek deitoratu dute Administrazio Publikoaren jarrera “antisindikal eta autoritarioa, beste behin ere, ez duelako gatazka konpontzeko borondaterik eta langileen grebarako eskubidea oztopatzen jarraitzen duelako”.