Gipuzkoako Foru Aldundiko azpikontratatutako garbitzaileek mobilizazioekin jarraitzen dute

ELAk, LABek eta ESK-k deitoratu dute EULENek uko egin izana KPIa bermatzeari, urtean milioi askoko irabaziak lortzen dituen bitartean. Hala, KPIari lotutako planteamendu ekonomikoa eskatu diote enpresari eta bere erantzukizuna onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiari, zerbitzuaren azken arduraduna baita. “Administrazioaren erabaki politiko eta ekonomiko baten ondorioz azpikontratatutako langileak gara, beraz, haiek dira gure zerbitzuaren azken arduradunak”, kexu dira langileak .
Horregatik, gatazka konpontzeko inplikazioa eskatu diote Aldundiari, “haien esku baitago diru publikoa enpresa pribatuen esku uztea edo langileen eta horiek eskaintzen duten zerbitzuaren mesedetan erabiltzea”.
Era berean, greba deialdietan gutxieneko zerbitzuak eskatzeko orduan funtsezkotzat jotzen badira, lan eta bizi baldintza duinak izateko ere funtsezkoak direla gogorarazi dute.