GIPUZKOAKO GARBIKUNTZA
Gipuzkoako Foru Aldundiko azpikontratatutako garbitzaileentzat hitzarmen berria lortu du ELAk
2024/10/28
Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileek hitzarmen berri bat izatea lortu du ELAk, gaur sinatu dute aurreakordioa. 2020 urtetik zeramaten lan baldintza izoztuekin, soldata igoerarik izan gabe, eta erosahalmenaren galera handia zen. Gehienak emakumeak dira eta horietako asko lanaldi partzialean ari dira lanean. Erosahalmena bermatzeko eta soldata arrakalarekin amaitzeko soldata igoerak jasotzen ditu, baita partzialitateari arre egiteko neurriak ere.
Lortutako akordioak 2021-2028 indarraldia izango du eta bertan jasotakoa aplikatzea bermatzeaz gain, hitzarmen berri bat izan arte hura aplikatzen jarraitzea ziurtatuko da.
Soldatei dagokienez, %20,5 igoerak izango dituzte, KPIaren araberako %3,9rainoko soldata igoerekin batera (inflazioarekin galdutako erosahalmena bermatzeko). Gauzak horrela, soldata arrakalarekin amaitzeko pauso garrantzitsua eman da. Gainera, kontratazio modua ere arautu da, partzialitatearekin amaitu ahal izateko.
ELAk gogorarazi du borroka sindikal eta langileen antolakuntzari esker lortu dela akordio hau, eta garrantzi berezia hartzen duela honek sektore feminizatu eta prekarioa dein heinean.