Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaile azpikontratuak borrokan soldata murrizketarik gabeko hitzarmen baten alde

ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute hitzarmenaren negoziazioa maiatzean hasi zela eta, nahiz eta langile horiek Aldundiko zuzeneko langileek baino 6.000 euro gutxiago kobratzen duten lan bera egiteagatik, enpresak 2021erako soldata izoztea proposatu du, 2022rako % 1eko igoera eta 2023rako % 1,5ekoa.
Sindikatu horien iritziz, planteamendu hori onartezina da, eta are gehiago pandemian langile horien lana funtsezkoa izan denean birusa ez hedatzeko eta funtsezkoak deitu zaienean. Era berean, salatu dute soldata-igoera KPIarekin ez lotzea jokoaren arauak aldatzea dela, eta hori, aurreratu dutenez, “ez dugu onartuko”.
Azkenik, ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGTk gogorarazi dute azpikontratatutako garbitzaileek pairatzen duten prekarietate-egoeraren erantzuleak Eulen eta Gipuzkoako Aldundia bera direla. Horregatik, bilera bat eskatu diote foru aldundiari baina orain arte ez dute erantzunik jaso.