Gipuzkoako hoteletako langileek greba egingo dute maiatzaren 23, 24 eta 25ean

2018/04/05
Ostatuen Hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dago, patronalak eginiko proposamenak ez direlako nahikoak akordio batera iristeko; planteatzen dutena ez delako akordioa lortzeko minimoetara iristen. ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Gipuzkoako hoteletako langileak grebara deitzen dituzte maiatzaren 23, 24 eta 25ean.

Honakoa da ELA, LAB, CCOO eta UGTren agiria:

Sindikatuen eskakizunak bi puntu nagusitan zentratu dira negoziazioan zehar:

  • Soldata igoera: Sektoreak azken urteetan izan dituen gorakada eta irabaziak ikusirik, langileei pareko soldata igoera bat dagokiela uste dugu. Mahai gainean jarri genuen azken proposamenak 2017-2018-2019 urteetarako KPI +1,5 igoera barne biltzen zuen.

  • Externalizazioa: Hoteletan, zerbitzuen externalizazioa, prekarietateari zuzenki lotuta dago. Gipuzkoako geroz eta hotel gehiagok erabiltzen dute, eta etorkizun hurbilean gehiago izango direla argi daukagu.

Geroz eta gehiago dira Gipuzkoan zerbitzuak azpikontratatzen dituzten hotelak, eta etorkizunean gehiago izango direla argi daukagu. Adibide moduan, hor dauzkagu azpikontratazioaren alde egin duten Hotel Londres, Hotel Barcelo Costa Vasca eta Hotel Mercure Monte Igeldo, eta berau muturreraino eraman duen Zenit hotela, harrera ez beste hoteleko jardun guztia externalizatu duena. Hoteletan azpikontratazioa prekarietateari zuzenki lotuta dagoela ikusi dugu: langileoi ez zaie ostatuen hitzarmen kolektiboa aplikatzen, eta hauei ezartzen zaizkien baldintza ekonomikoak eta lanaldi amaigabeak prekarietatearen isla argia dira.

Egoera hau izanda, beharrezkoa ikusten dugu negoziatzen ari garen sektoreko hitzarmenean azpikontratazioaren gaia erregularizatzea, externalizatuta dauden langileen lan baldintzak duintzeko eta lanean egonkortasuna bermatzeko.

Egoera honi aurre egiteko 2017an mobilizazioei hasiera eman genien:

  • Irailak 29an, Kursaal parean zinemaldiaren bultzada baliatuz kontzentrazioa

  • Urriak 12an, Londres hotelaren parean kontzentrazioa, hotelak externalizazioaren aurrean duen jarrera salatzeko (hotel honek gelen garbiketa eta mantenimendua azpikontratatuta dituelako).

  • Azaroaren 30 eta abenduak 7an autokarabana eta kontzentrazioa .

Mobilizazio hauek negoziaketa mahaia berraktibatzerik lortu ez zutenez, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, langileekin hainbat asanblada egin ondoren eta hauek transmititutakoa kontutan izanik, sektoreko langileak datorren maiatzaren 23-24-25ean grebara deitzea erabaki dugu, Donostian egingo den munduko turismo goi bilerarekin bat eginez.