Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketako langileek elkarretaratzea egin dute Lakuan

2018/10/31
Irailaren 19tik greban dauden langileek salatu dute Garbialdi enpresa esleituak eta Eusko Jaurlaritzako justizia eta barne sailak ez dutela beraiekin bildu nahi izan. ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuok Gipuzkoako komisaldegi eta eraikin judizialetako garbiketan greba mugagabeari ekingo diogu urriaren 17an, irailaren 19an ekindako grebari jarraipena emanez. Lakuan elkarretaratu dira langileak.