Gipuzkoako ostatuen hitzarmenaren aurreakordioa sinatu da

2018/05/18
ELAtik positiboki baloratzen dugu Gipuzkoako Ostatuen Hitzarmenean lortutako aurreakordioa. Akordio honek sektorearen erregularizazio zorrotzagoa dakar, externalizazioa erregulatuz eta etxebizitza turistikoak eremu funtzionalean barneratuz.

Lortu dugun externalizazioaren inguruko erregulazioa aitzindaria da, inguruan ez dago externalizazioa horrenbeste erregulatzen duen hitzarmenik. Externalizatuta dauden langileei Gipuzkoako ostatuetako hitzarmena aplikatuko zaie eta subrogazioa eskubidea izango dute.

Soldatei dagokionean, igoerak guk nahi baina baxuagoak dira, baina langileei azken urteetan galdutako eros-ahalmena berreskuratzea ahalbidetzen die: KPI gainetik, guztira, 2,5 puntuko igoera.

Ezin dugu ahaztu ere, astean bi eguneko deskantsua kontsolidatu dugula hitzarmenean eta 3 urteetako ultraaktibitatea izango duela hitzarmenak (1 legala + 2 urte).

Akordio hau ez zen posible izango langileek prozesu osoan zehar erakutsi duten prestutasun eta indarragatik izan ez balitz. ELAtik, langileak zoriondu nahi ditugu azken momenturarte gure alboan irmo mantentzeagatik.