AVANZA ( PESA)

Greba abenduaren 20, 21 eta 22an, enpresak egindako azken proposamena ez delako nahikoa

2024/12/20
Batzarrean, eta botoen % 64rekin mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute langileek.

Avanza (Pesa) enpresako langileek erabaki dute enpresaren azken proposamena baztertzea. Gauzak horrela, mobilizazioekin eta grebekin jarraituko dute. Langileek 5 egun daramatzate greban, eta abenduaren 20, 21 eta 22rako deitutako grebekin, guztira, 8 greba egun izango dira lan baldintzak hobetzeko.

Akordiotik urrun, plantillaren % 64k ez zuen enpresaren azken proposamena babestu, eta, ondorioz, urtarriletik aurrera mobilizazioak indartuko direla espero daiteke.
Langileen aldarrikapen nagusiak honako hauek dira:

  • KPIa gainditzen duten soldata-igoerak.

  • Urteko lanaldi-murrizketa, bai eta egunerokoa ere. Hau da, egunean egindako lan guztia eguneroko lantzat hartzeko eskaera, zenbatu gabeko lanaldirik utzi gabe.

  • Txanda-kontratua nahitaezkoa izatea, ez bakarrik hitzarmen honen indarraldian, baizik eta mugarik gabe.

  • Behin-behineko lana erregularizatzea.

  • Autobus-flota hobetzea.

Akordiorik ez dagoen honetan, langileek elkarretaratzea egin dute gaur, abenduak 20, Bilboko autobus geltokian eta bihar, abenduak 21, auto karabana egingo dute Gipuzkoako hiriburuan eguerdiko 12:00etan. Abenduaren 25ean, manifestazio batek Arrasateko kaleak zeharkatuko ditu, Peredatik (kotxerak) erdiguneraino.