BIZKAIKO HONDARTZEN MANTENTZE-LANAK

Greba-amaierako akordioa sinatuta

2023/10/09
Bizkaiko hondartzetako mantentze-zerbitzuko langileek greba-amaierako akordioa sinatu dute. Akordio horrekin amaitu egin da maiatzaren 29an hasitako greba. ELAk oso positibotzat jo du akordioa, eta, besteak beste, KPIaren bermeak eta 2023 eta 2024 urteetarako 3.340 euroko soldata-igoera jaso ditu. 2025etik aurrerako soldata-igoera % 31koa izango da, zerbitzu-agiri berriaren kontura.

Akordioa lorpen bat da ozta-ozta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata kobratzen zuten langileentzat. Kale-garbiketako Estatuko esparru-hitzarmena aplikatzen zitzaien langileei, eta hitzarmen horrek ez zuen soldata-taularik ere. Plantilla zazpi langilez osatuta dago.