MERKAL CALZADOS (GIPUZKOA)

Greba apirileko eta maiatzeko asteburuetan

2024/04/16
Lan baldintza eskasak eta negoziazioaren blokeoa ikusita, Mercal Calzados Gipuzkoako langileak mobilizatzen hasiko dira

Gipuzkoako Merkal Calzados zapata dendetako 50 langileek, ELAko 5 ordezkari dituztenek, mobilizatzea erabaki dute, salatzeko enpresak ez duela negoziatzeko borondaterik. Horretarako, grebara deitu dute apirileko eta maiatzeko asteburuetan, ostiral eta larunbat guztietan.

2023ko urrian, plantillak erabaki zuen enpresa hitzarmena lortzeko negoziazioak hastea lan baldintza eskasak duintzeko. Eskaerak hauek dira:

• Kontziliazioa: dituzten 4 asteburu libreak enpresak ez inposatzea, oporren hasiera aukeratu ahal izatea, udako larunbatetan malgutasun handiagoa izatea eta asteko gutxieneko atsedena errespetatzea
• Soldatak: antzinatasuna ordaintzea
• Bermeak: adostutakoa betetzeko enpresa hitzarmena

Hainbat hilabetetako negoziazioen ondoren, enpresak argi utzi du ez duela hitzarmenik nahi eta ez duela bere edukietan aurrera egin nahi. Horregatik, greba egunekin batera, langileak enpresako denda eta bulegoetan mobilizatuko dira:

  • Ostiraletan Oiartzungo Mercal Calzadosen aurrean (Carrefour, Mamut zaharra) 11:30-13:00h.

  • Larunbatetan dendetan 12:00etatik 13:00etara:

    • Apirilak 20: Irun, Txingudi

    • Apirilak 27: Donostia, Katalunia plaza

    • Maiatzak 4: Olaberria

    • Maiatzak 11: Arrasate

    • Maiatzak 28: Azkoitia

    • Maiatzak 25: Eibar