H&M (BIZKAIA)

Greba behartutako kaleratzeen kontra

2024/09/24
H&M arropa dendako langileak orain hiru urteko egoera berdinean daude. Enpresak estatu mailako Enplegu Erregulazio Espediente bat egin nahi du, 32 denda itxi eta 521 langile kaleratzeko. Hego Euskal Herrian, Portugaleteko Ballontiko dendari eragingo dio (29 langile ditu). Irailaren 27 eta 28an, eta urriaren 4, 5 eta 11n egingo dituzte grebak

Horregatik, Bizkaiko langileek (Zubiarte, Ballonti, Artea eta Bilboko COS dendetakoek) erabaki dute greba egunak deitzea behartutako kaleratzeen kontra, aurreko EEEan egin bezala. Hain zuzen ere, greba egunak honako egunetan izango dira: irailaren 27 eta 28an, eta urriaren 4, 5 eta 11n.