Greba Deustuko Unibertsitateko garbikuntzan otsailaren 16tik 19ra

2022/02/16
Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) garbikuntzako langileek -Sodexho enpresari azpikontratatutako zerbitzua- bat egingo dute ELAk otsailaren 16, 17, 18 eta 19an deitutako grebarekin. Irailaz geroztik, 11 eguneko greba egin dute eta kontzentrazioak egin dituzte egunero unibertsitatearen aurrean, Donostiako Deustuko Unibertsitateko langileek dituzten lan-baldintza berberak exijitzeko. Izan ere, Donostiako campusean azpikontratatutako langileei Gipuzkoako garbiketako hitzarmen kolektiboa aplikatzen zaie. Orain arte, Sodexho enpresak eta Deustuko Unibertsitateak ez dute ezer negoziatu nahi izan.

Honako hauek dira langileen aldarrikapenak:

  • Sektore feminizatu honetan dagoen soldata-arrakalarekin amaitzea.

  • Gipuzkoako campusean azpikontratatutako langileei aplikatzen zaien Gipuzkoako garbiketako hitzarmen kolektiboko baldintzekin parekatzea. Parekatze horrek urtean 1.960 €-ko soldata-igoera ekarriko du.

  • Kontrataziorako gutxieneko jardunaldi batzuk eta partzialtasunaren aurkako beste neurri batzuk hartzeko konpromisoa.

Deustuko Unibertsitateak gatazka honetan inplikatu behar du, bere egoitzetan azpikontratatutako langile guztiek lan-baldintza berberak izan ditzaten eta lanaldi duinak bermatzeko.