EHUNGINTZA ETA ZAPATA DENDAK (GIPUZKOA)

Greba egun berria hitzarmen probintzialaren defentsan

2023/11/21
Gipuzkoako ehungintzako eta zapata dendetako langileek hirugarren greba eguna egin dute sektorean. ARTE patronalak uztailean sustatu zuen estatuko lehen hitzarmenerako negoziazioa. Gipuzkoako langileek urtarrilean sinatu zuten lehen hitzarmen probintziala, 2026ra arte indarrean egongo dena. Beraz, negoziazio kolektiboari begira lasaitasuna espero bazuten ere, hori ez da horrela gertatu.

Kate nagusietako enpresek, ARTEkin batera, estatu mailako langile guztien lan baldintzak homogenizatu nahi dituzte. Euskal Herrian honek arazo larri dat dauka; hemen estatu mailako hitzarmen onenak ditugu, antolakuntza sindikala eta borrokari aurrera ateratakoak, hain zuzen ere. Hitzarmen hauetako edukien artean, Gipuzkoan horrelako aurki ditzakegu: KPIko soldata igoerak, 100eurotako online plusa, egindako orduen kontsolidazioa, igande eta jai egunetan jai, adibidez. Hauek guztiak jokoan daude beraz, hitzarmenaren estatalizazioarekin.

ARTEko hitzarmen hau negoziazio kolektiboari inbasio hutsa da, hemen ordezkaritza nahikoa ez duten sindikatuek Madrilen erabaki nahi baitituzte gure lan baldintzak. Horregatik guztiagatik, negoziazio honekin hasi direnetik , 3 greba egun egin dituzte esparru honetako langileek. Greba hauen helburua, Gipuzkoa Euskal Herriko beste lurraldeekin batera, hitzarmen estatal honetako esparru funtzionaletik ateratzea da. Hau da, Gipuzkoan hitzarmen estatala ez aplikatzea eta hitzarmen probintzialekin jarraitu ahal izatea.

Azaroaren 21eko greba deialdiak berriz ere jarraipen zabala izan du eta kate nagusietako dendak itxi dira greba deialdiaren ondorioz: Stradivarius, Tezaenis, Oysho, Woman Secret, Fifty, H&M, Pepe Jeans edota Parfois. Gipuzkoarrek argi dute, hitzarmen estatal honetatik atera ezean, greba deialdi berriekin ekingo diotela.