Bizkaiko kiroldegiak

Greba egun gehiago deitu dituzte otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 4an, 5ean eta 9an

2024/02/26
Abenduko eta urtarrileko greben ondoren, Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileek mobilizazio gehiago egitea erabaki dute, zehazki, otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 4, 5ean eta 9an. 2000 langilek baino gehiagok egiten dute lan Bizkaiko sektore horretan. Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa, eduki nahikorik gabe, luzatzen ari da.

Otsailaren 28an, 11:00etan, elkarretaratzea egingo da Bilbao Kirolaken aurrean (Nafarroa kalea), Bilbon. Otsailaren 29an, 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Bilboko Azkuna Zentroaren aurrean.