BANKETXEAK

Greba erosahalmena berreskuratzeko eta lan baldintzak hobetzeko

2024/02/29
CIG Galizian eta Intersindical eta SEC Katalunian egindako greba deialdiarekin bat eginez, ELA sindikatuak EAEko bankuen sektorean lan egiten duten 5.000 pertsona inguru deitu ditu greba egitera. Izan ere, onartezinak dira Bankako patronalak (AEB) negoziazio mahaian sindikatuei helarazi dizkien proposamenak. onartezinak salatzea du helburu greba deialdi honek. Datu zehatzagoak jasotzeko bidean, grebak jarraipena izan du batez ere BBVA, Santander eta Sabadell bankuetan.

Egunotan, zenbait bankuak 2023ko etekinak iragarri dituzte, besteak beste, BBVA (8.019 milioi euro, 2022an baino % 22 gehiago), Santander (11.076 milioi euro, 2022an baino % 15 gehiago) eta Sabadell (1.332 milioi euro, 2022an baino % 55 gehiago). Bada, hala ere, negoziazioetan patronalak ez du langileek erosahalmena bermatu nahi, KPIrik gabeko proposamenak egiten baititu. Gainera, lan baldintzen kaskartzeari aurre egiteko neurririk ez da proposatzen.

Bankuetako sektorean lan baldintzak asko okertu dira azken urteotan. Langileen artean mileuristak daude, gero eta gehiago. Horrez gain, langileek presio komertzial basatia jasaten dute egunero, lan karga oso handiak, ohiko lanaldiak luzatzen dira, eta plantilla gero eta txikiagoa da.

Langileak kalera atera dira AEB patronalaren proposamenen aurka, erosteko ahalmena berreskuratzeko eta KPIari lotutako igoerak eskatzeko. Negoziazioek espero diren emaitzak ez badituzte ematen, mobilizazio gehiagori atea zabalduko zaie.