BIZKAIKO OSTALARITZA

Greba hitzarmen duin baten alde Tourra hasi bezperan

2023/06/14
Bizkaiko Ostalaritzaren Hitzarmenaren negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuek grebara deitu dute ekainaren 29an eta 30ean, Frantziako Tourra Bilbon hasi atarian. Lan baldintza hauekin, zerbitzuen eta makro ekitaldien hiria ezinezkoa dela salatuko dute.

Ekainaren 1ean amaitutako lanuzte partzialen ondoren Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak immobilismoan ainguratuta jarraitzen du, eta entzungor egiten die sektoreko langileen aldarrikapenei, 2020ko urtarriletik soldata-igoerarik gabe jarraitzen dutenak.

Aldi baterako lan erregulazioen ostean, KPIa %12 eta prezioak %15 baino gehiago igo diren testuinguruan, soldatak berdin jarraitzen dute, igoerarik ez ida izanSektoreko enpresek beren irabazi-marjinak handitu nahi dituzte, beste behin ere, langile-klasearen kontura. 

Soldata-igoerarekin batera, ezinbestekoa da fitxaketa fidagarriak ezartzea. Gainera, badira babes handiagoa behar duten beste sektore batzuk, hala nola janari lasterreko enpresak eta riderrak, eta horiek negoziazio honetan sartzea eskatzen dugu.

Hitzarmen honek kolektibitateen sektoreari ere eragiten dio, sektore prekarizatu horretan langile gehienak emakumeak baitira, kontratu prekarioekin eta lanaldi partzialekin eta lan-karga handiekin. Patronalak bere hitzarmena negoziatzeari uko egiten dion bitartean, beren baldintzak hobetu behar dituzte euren beharrak eta kezkak jasotzen ez dituen hitzarmen baten borrokarekin bat eginez.