Greba mugagabea DIA Supermerkatuetan

Negoziazio mahaiak gutxienez hiru bilera egin ditu Madrilen, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako langileok ez dugu ezer jakin. Haietara joateko eta EEEaren arrazoiak aztertzeko egin ditugun eskariei ezezkoa eman diete. FETICO, CCOO eta UGT sindikatuek mahaian parte hartzea ukatu digute, baita prozesuari buruzko oinarrizko informazioa jasotzea ere.
Beraz, FETICO, CCOO eta UGTren jarrera antisindikala salatu nahi dugu, ordezkatzen ez dituzten langileen lanpostuekin salerosketetan ari baitira, jokabide erabat pasiboa erakutsiz. Izan ere, proposatu diren 2000 kaleratzeen aurrean ez dute presiorik eragin, ezta mobilizaziorik antolatu ere.
Prozesuaren legezkotasunik eza ere salatu nahi dugu. Negoziazio-mahaia iruzurrez eraturik dago. Atal sindikal gisa edo ELA, LAB, CIG eta OSTA batera bileretara joatea ukatzea zapalkuntza demokratiko da. Hori dela eta demanda bat jarriko dugu, eta prozesu osoa segurtasun juridikorik gabe utziko dugu.