SDR GIPUZKOA (AMAZON)

Greba mugagabea hasi dute EREaren aurka

2023/05/24
Smart Delivery Routes (SDR) enpresak, Amazonen produktuak Gipuzkoan banatzeaz arduratzen denak, langile guztientzako EREa planteatu zuen maiatzaren 4an

Greba mugagabea hasiko dute Gipuzkoako SDRen, Amazonen azpikontratan. Maiatzaren 4an hasi zen SDRk planteatutako EREaren kontsulta aldia; Amazonek Gipuzkoan azpikontratatutako jardueran zerbitzuak Oiartzundik ematen dituen enpresa da SDR, eta 61 pertsona guztiak kaleratzeko intentzioarekin. Amazonen kontratak joan den otsailean langileen ordezkariekin (ELAko 5) adostu zuen Gipuzkoako Salgaien Garraioko Hitzarmen Sektoriala aplikatzea. Oso baldintza eskasak dituen plantilla batez ari gara.

ELAren ustez, kaleratze kolektiboa da Amazonek SDRn lan baldintzak hobetzeari emandako erantzuna. Ezaguna da Amazonen lan harremanen eredua prekarietatean oinarritzen dela. Multinazional amerikarra azpikontratatutako enpresen sare batean oinarritzen da. Enpresa horiek lan baldintza prekarioak aplikatzen dituzte beren etekin aberatsak handitzeko.

Kontsulta aldian, ELAk Amazonen presentzia eskatu du, eta SDRk errefusatu. Ildo horretan, sindikatuak salaketa bat jarri du lan ikuskaritzan, Amazonen azpikontratazio sarea legez kanpo egon daitekeen iker dezan. Oraingoz, ikuskaritzak ez du behar bezalako erantzunik eman.

Langileek greba mugagabea hasi dute maiatzaren 23an, Merkantzien Garraioen Hitzarmena aplikatzearen ondorioz sortutako eta enpresak bete ez dituen atzerapenak eskatzeaz gain, lanpostuak defendatzeko.

ELAk Amazoni eta SDRri exijitzen die EREa kentzeko, lanpostu guztiak mantentzeko eta lan baldintza duinak bermatzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari eskatu dio beste alde batera begiratzeari utz diezaiola, eta Amazonen kontrata sarea ikertzeari ekin diezaiola, zalantzarik gabe lan baldintza prekarioetan oinarritzen baita, eta, ustez, baita legetik kanpo ere.