CORREOS BIZKAIA

Grebak jarraipen zabala izan du

2024/04/12
ELAk, sektoreko beste sindikatuekin batera (CCOO, ESK, CSIF, LAB, UGT), egun osoko greba deitu du Bizkaiko Correosen. Deialdiaren jarraipena zabala izan da.

ELAk oso irakurketa positiboa egiten du. Deialdiak izan duen jarraipen zabalak agerian uzten du langileak borrokarako gogoz daudela, eta abiapuntu bat izan liteke gatazka beste herrialdeetara ere zabaltzeko.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina betean egonda postariek planto egin dute, eta Correosen jasangaitza bilatzen ari den lan egoerari aurre egin behar zaiola aldarrikatu dute. Lanpostuak ez dira betetzen eta honek gainerako postarien lan karga eta presioa izugarri handitzen du. Correoseko langileek lan baldintza duinak izan behar dituzte: soldata duinak eta erosahalmenaren galerarik ez. ELAk kalitatezko posta zerbitzu publikoa aldarrikatzen du, eta Posta Zerbitzu Unibertsalarekin betetzea.

Egoera jasangaitz honen aurrean borroka da bidea. Egoera aldatu ezean ELAk mobilizazioen dinamikari jarraipena emango dio. Gainera, kontuan hartu behar da ekainean berriro ere Europar hauteskundeak deituta daudela. Hauteskunde kanpainetan postarien lana ez da behar bezala baloratzen, eta dagoen lan karga izugarria da.