Merkal calzados Gipuzkoa

Grebalariek kontzentrazioa egingo dute azaroaren 29an, Black Friday egunean, Donostian

2024/11/19
Langileek zazpi hilabete daramatzate greban, enpresak uko egin ziolako langileen eskaerak jasoko dituen hitzarmen propioa negoziatzeari. Besteak beste, ez dute asteko atsedenerako eskubiderik, ez da errespetatzen antzinatasuna, eta erosahalmena galdu dute.

Gipuzkoako Merkal Calzadoseko langileek 192 egun daramatzate greban. Egoera honetara iritsi dira enpresak langileen eskaerak jasoko zituen hitzarmen propioa negoziatzeari uko egin ziolako. Grebalarien presioaren ondorioz, enpresa greba batzordearekin bildu zen azaroaren 15ean. Bilera horretan argi geratu zen enpresaren jarrera: ez dago prest soldatak igotzeko.

Langileen ustez, “arduragabekeria hutsa” da hori, ia 7 hilabeteko grebaren ondoren.

Gauzak horrela, eta egoera aldatu ezean, greba batzordeak aurreratu du grebak bere horretan jarraituko duela. Egunero egiten dituzten elkarretaratzeez gain, azaroaren 29an, Merca Calzadosen Black Friday eguna egingo dela aprobetxatuta, elkarretaratzea egingo dute Donostiako San Martin merkatuan 12:30etik 13:30era.