ACCENTURE

Greban dauden langileek protesta egin dute soldata hobekuntzak exijitzeko

2025/02/07
Accenture taldeko AOS, Tecnilógica eta Energuia web enpresetan ELAk deitutako grebak aurrera jarraitzen du zuzendaritzari exijitzeko soldaten arloko hobekuntzak negoziatzea onar dezan. Langileek duela hamar dute soldata izoztuta, eta horrek erosteko ahalmenean galera nabarmena dakar.

Enpresek, gaur egun, uko egiten diote soldatei eragiten dien edozein hobekuntzak negoziatzeari. Gauzak horrela, ELAk deitutako grebak otsailaren 11ra arte jarraituko du. Accenture multinazional bat da, zerbitzu teknologikoak ematen dizkiena enpresa logistiko nagusiei, administrazio publikoei, finantza-sektoreari, garraioari, energiari... Bizkaian, 1.000 pertsonak egiten dute lan Accenture enpresan, besteak beste, Iberdrola, Kutxabank, BBVA, Sabadell, LaCaixa edo El Corte Ingles enpresei zerbitzu informatikoak eskainiz.