OSASUN GARRAIOA (EAE)

Grebaren balorazio positiboa

2023/12/20
Abenduaren 20an, abenduan garraio sanitarioaren sektorean deitutako hiru greba-egunetako lehena egin da. ELAk balorazio positiboa egin du grebaren jarraipenari buruz, nahiz eta gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan diren.

Greba borrokarako tresna bat da, eta ildo horretan jarraituko dugu enpresek ELAren aldarrikapenetara hurbiltzen den proposamen bat mahai gainean jarri arte. Abenduaren 21ean bigarren greba eguna izango da.