Kolektibitatek (sukaldeak eta jantokiak)

Hego Euskal Herriko sektorerako hitzarmenaren mahaia deitu du ELAk

2024/04/11
2018an estatuko hitzarmenaren esparrua zabaldu eta EAEn 2019ko urtarrilaren 19an mahaia eratzeko lehen saiakera egin ondoren, ELAk berriro deitu ditu, Bilboko Lan Harremanen Kontseiluaren instalazioetan, patronala eta sindikatuak, EAEko negoziazio-mahaia eratzeko; eta Nafarroako Lan Auzitegian patronala eta sindikatuak Nafarroako negoziazio-mahaia eratzeko. 4000 langile inguru daude Hego Euskal Herrian.

Horrela, ELAk sektore honetan historikoki egin duen errebindikazioari heltzen diogu berriro, eta kolektibitateetako langileek Kudeaketa Zuzeneko jantokietan dituzten baldintza berak izatea da gure helburua.