Hezkuntza eta EHU garbikuntzan ezarritako gutxieneko zerbitzuen dekretuak greba eskubide faltsua baino ez du bermatzen

2020/11/19
ELA, UGT, LAB, CCOO eta ESK-k Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan, Hezkuntza eta EHUko garbikuntzako langile azpikontratatuek salatu dute Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuek lan-karga neurrigabea dutela egiaztatzen dutela. "Posible al da 4 ordu lan egiten duen langile batek komunak hiru aldiz garbitzea eta desinfektatzea, ikasgelak bi aldiz garbitzea, fakultate oso bateko paperontziak hustu eta garbitzea? Pomoak desinfektatzea, ateak, eskudelak, zoruak, telefonoak...? Hori al da %30eko gutxieneko zerbitzua?", galdetu dute.

Gaurko greba egunean, Hezkuntzako eta EHUko langile azpikontratatuak salatu dutenez, ia sei urteko negoziazioen ostean eta egindako 60 bileren ondoren, egoera kezkagarria da oraindik: enpresek ez diete ordaintzen hitzarmenean jasotako soldata-igoera, ezta lanaldi zatituko plusa ere; lantokietan behar diren norbera babesteko ekipamendurik gabe jarraitzen dute, COVID-19 gelak kirurgia-maskarekin soilik desinfektatzen dituzte; bajak bete gabe daude; eta lizitazioetan jasotzen diren langile kopuruaren azpitik daude. Horri, Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuek sortutako egoera gehitzen zaio; izan ere, gutxieneko zerbitzu horiek, nahiz eta hilabete askotan lehen aldiz greba-egun honetarako agindutako gutxieneko zerbitzuek, teorian, aukera ematen duten emakumezko langileen greba-eskubidea gauzatzeko, praktikan, egin beharreko zeregin guztiak egitea dekretatutako langile kopururekin ezinezkoa da.

"Posible al da 4 ordu lan egiten duen langile batek komunak hiru aldiz garbitzea eta desinfektatzea, ikasgelak bi aldiz garbitzea, zakarrontziak hustu eta garbitzea, fakultate oso bateko pomoak, ateak, eskudelak, zoruak, telefonoak... desinfektatzea? Horiek al dira %30eko gutxieneko zerbitzuak? Gutxieneko zerbitzuek egiaztatzen dute gure lan-karga neurrigabea dela. Azkenik, errefortzu-zerbitzuak lanaldiaren %100ean egin behar badira, zergatik murriztu dute astelehenean bertan enpresa pribatuek errefortzu-zerbitzu hori %50ean?", galdetu dute.

Gauzak horrela, ulertzen dute eskubide hori hutsaren hurrengoa dela; izan ere, praktikan, irtenbiderik jarri gabe eta sektoreko prekarietatean sakontzen jarraitzen dute.

Era berean, gutxieneko zerbitzuak mobilizazioetatik 24 ordu eskasera iritsi direla salatu dute. "Onartezina da. Badakigu erabaki honen helburu bakarra sektorea desmobilizatzea dela, baina ez dute lortuko", gaineratu dute.

"Gelditzea erabaki dugu. Gelditu, behingoz entzun eta ikus gaitzaten. Ikastetxeek eta EHUk normaltasunez funtzionatzeko funtsezko zerbitzua gara, eta serio hartzea nahi dugu. Nazkatuta gaude", esan dute.