Hiru greba egun Bergaran eta Zarautzen negoziazioen blokeoa dela eta
Itasuak ibilgailuen azterketa teknikoak (ITV) egiten ditu, eta bere langileek ibilgailuen segurtasuna eta indarrean dagoen araudia betetzen direla egiaztatzen dituzte.
Langileen ordezkarien arabera, zuzendaritzarekin sei bilera egin diren arren, ez da aurrerapen esanguratsurik lortu bi aldeen arteko jarrerak hurbiltzeko. Plantillaren ustez, azken proposamenetan atzerapausoak eman dira absentismoaren aitzakia erabiliz, langileek orain arte jasotzen zuten bonoaren baldintzak okertuz.
Negoziazioaren helburu nagusietako bat inguruko enpresa eta lantokietako baldintzekin parekatzea da. Langileen esanetan, gaur egun alde handiak daude: soldatetan, lan-orduetan eta bestelako lan-baldintzetan.
Batzordeak aldarrikatzen du langileen baldintzak hobetu behar direla eta enpresak baduela gaitasun ekonomikoa langileen aldarrikapenei erantzuteko. Hori dela eta, negoziazioetan benetako aurrerapausoak ematea eta lan baldintzak duintzea eskatzen dute.