ANBULANTZIAK (EAE)
Hiru greba egun berri abenduaren 20, 21 eta 22an anbulantzien sektorean
2023/12/13

ELA, USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek greba deitu dute abenduaren 20, 21 eta 22rako Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko anbulantzien garraio sanitarioan. Grebak egin diren arren, negoziazioetan ez da aurrerapausorik eman. Patronalek edukirik gabe eta plantillen erosteko ahalmena bermatu gabe jarraitzen dute. Langileek % 17ko galera izan dute, baina enpresentzako aurrekontua % 30 igo da azken lehiaketan. Berriz ere, diru publikoa enpresen onurarako da, eta ez langileen onurarako.
Aldarrikapen nagusia azpikontratatutako langileen baldintzak homologatzea da (lanaldiari, soldatei, lizentziei eta erabilera libreko egunei dagokienez, besteak beste), Osakidetzak zuzenean kontratatutako eta funtzio berberak betetzen dituzten langileei dagokienez.