Gipuzkoako Metalaren Merkataritza

Hitzarmena berritzeko mahaia eratu da

2024/05/16
ELAk mahaian %59,65ko ordezkaritza izango du Gipuzkoako Metalaren Merkataritzako hitzarmenaren mahai negoziatzailean. Urtarrilaren 23en deitu zen mahaia, baina gaur arte ez da osatu. 7.000 langile baino gehiagori eragiten dio hitzarmenak eta 2008tik dago eguneratu gabe.

Sektoreko enpresen irabaziek eta produktibitateak gora egin dute, baina hobekuntza horiek ez dira lan baldintzetan islatu. Horregatik, ELAk, sektoreko langileekin batera, hobekuntzak exijitzeko antolatuko da. Izan ere, langile batzuek gutxiengo soldataren inguruko jornalak dituzte, onargaitza dena.

Soldaten eguneraketa, lan erreformen aurkako bermeak, bizitzak erdigunean jartzeko klausulak... Hori guztia jasoko duen hitzarmena defendatuko du ELAk. Hurrengo bilerak ekainaren 11n eta uztailaren 3an izango dira.