GIPUZKOAKO EHUNGINTZAREN MERKATARITZA

Hitzarmena negoziatzeko batzordea eratu da

Hitzarmena negoziatzeko batzordea eratu da
ELAk % 83,56ko ordezkaritza du negoziazio horretan.

Gipuzkoako ehungintzaren merkataritzaren hitzarmena negoziatzeko batzordea eratu da gaur, ELAk eskatuta. Azken urteetan enpresetan egindako hauteskunde sindikaletan langileek emandako babesari esker, ELAk gehiengo osoa du negoziazioan; sektoreko 73 ordezkarietatik 61 ditu, % 83,56ko ordezkaritza.

2023an sinatutako azken hitzarmenak aurrerapen handiak ekarri zituen Gipuzkoako langileen baldintzetan, besteak beste: KPIaren igoera, plus berriak, partzialtasunaren aurkako formulak eta igande eta jaiegunetako irekieren aurkako blindajea.

Inkesta eta bisiten bidez jasotako gipuzkoako langileen aldarrikapenak jasotzen dituen plataforma prestatu du ELAk, eta ADEGI eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioa patronalei aurkeztuko die hurrengo bileretan, martxoaren 18an eta apirilaren 24an, negoziazioari ekin ahal izateko.