IMQ askatasun sindikalerako eta grebarako eskubidea urratzen ari da

Kaleratzeak, enpresaren erantzuna mobilizazioari
IMQko garbitasun zerbitzuan aspaldidanik ari dira lan baldintza hobeak aldarrikatzen. Ibilbide horretan soldata igoerak lortu dituzte negoziazio kolektiboaren bitartez, baita auzibidera joz ere; haien eskariak behin baino gehiagotan aintzat hartu izan dituzte auzitegiek: EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko hainbat epairi esker soldatak hobetzen dituzten plusak ere lortu dira.
Duela bi urte langileak mobilizatu egin ziren berdintasun plan bat lortzeko eta behin-behineko lankideak finko bihur zitzaten. Aurten lantaldeak negoziazioa irekitzeko erabakia hartu zuen, soldata arrakala gainditze aldera. Horregatik, urrian eta azaroan mobilizazioak egin zituzten, eta hauek azaroaren 23an greba mugagabearen deialdiarekin burutu ziren. Deialdi hau ezagutu eta egun batzuk igarota, IMQk iragarri zuen garbitasun zerbitzua bereganatu egingo zuela, Zorrotzaurreko eta Virgen Blancako 90 langileak kaleratuta; halaber, urtarrilerako behargin berriak kontratatzeko asmoaren berri eman zuen.
ELAren ustez IMQren erabakiak zerikusia du azken hiletako mobilizazioekin eta greba deialdiarekin. Horregatik, talde honen erabakiak eraso egiten die askatasun sindikalari, greba eskubideari eta babes judizial efektiboari, indemnitateari dagokionez. Hori dela eta ELAk urraketa horiek auzitegian salatu ditu.
Sindikatuak IMQ taldeari galdegiten dio bere erabakian atzera egin dezala eta berma dezala lantaldeak bere lanpostuetan jarraituko duela.
Bestalde, ELAk salatu egin behar du langile batek IMQk kontratatutako segurtasun-indar pribatuen aldetik jasandako erasoa, klinikako atean manifestazioan parte hartzen ari zelarik. Honelako jokabideak berehala amaitzea exijitu du.
Sindikatuak dio onartezina dela IMQ Taldeak 90 emakume kaleratzea; hain zuzen, enpresa honek azken 3 urteetan 42 milioi euroren dibidendoa banatu duene an bere akziodunen artean.