ARABAKO ETA GIPUZKOAKO EHUNGINTZA ETA OINETAKOEN SEKTOREA
Jarraipen handia izan du enpresa handiak negoziatzen ari diren Estatuko hitzarmenaren aurkako greba egun berriak
ARTE patronal berriak, ehungintzaren sektoreko marka handiek osatua (Inditex, H & M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste), ehungintzaren eta oinetakoen merkataritzako marka handien estatuko lehen hitzarmenaren negoziazioa sustatu zuen 2023ko uztailean. Harrezkero, hainbat negoziazio-bilera egin dira; ELAk lurralde-eremua estatu-hitzarmenetik baztertzea eskatzen du. Horregatik, greba egun ugari egin dira, eta sektoreko denda asko itxi dira.
Urriaren 11n, langileak kalera atera dira berriro, hitzarmen probintzial horietan lortutako eskubideak galtzea dakarren Estatuko hitzarmenaren aurrean blindatzea eskatzeko. Estatuko hitzarmenaren mahaian negoziatzen ari diren edukiek nabarmen okertzen dituzte Gipuzkoako eta Arabako lan-baldintzak. Horregatik, negoziazioa hasi zenetik 10 greba-egun baino gehiago egin dituzte langileek.
Greba egun berri honek jarraipen zabala izan du patronalaren kateetan. Denda ugari itxi dira: Parfois, Merca Calzado, Natura, Decimas, Woman Secret, H & M, Guess, Pepe Jeans, Mayoral, H & M, Fifty, Jack And Jones, Tezenis, Springfield, besteak beste. Gainera, nahiz eta ez itxi, nabarmentzekoa da grebaren jarraipen zabala Primarken edo Zara Homen, adibidez.
Hurrengo negoziazio bilera azaroaren 6an izango da Madrilen; ELAk ez du baztertu mobilizazio gehiago egitea. Langileek argi dute mobilizazioaren bidetik jarraituko dutela estatuko hitzarmen honen aplikazioa blindatu arte.