EHUNGINTZA ETA OINETAKOEN GREBA
Jarraipen zabala Bizkaian eta Gipuzkoan, Hego Euskal Herrian hitzarmen probintzialak nagusi izan daitezen eskatzeko

ELA zuzenean harremanetan egon da ARTE patronalarekin, eta estatuko hitzarmena ez aplikatzeko aldarrikapena aintzat hartuko zutela zirudien arren, azken unean enpresek atzera egin zuten. Langileak atsekabetuta daude uda baino lehen ARTE patronal berriak iritziz aldatu duelako. Patronal hori ehungintzaren sektoreko marka handiek osatzen dute (Inditex, H&M, Mango, Tendam Retail, Kiabi eta Primark, besteak beste), eta 2023ko uztailean ehungintzako eta oinetakoen merkataritzako marka handien lehen hitzarmen estatalaren negoziazioa sustatu zuen.
ARTE patronalaren estatuko hitzarmena Hego Euskal Herrian aplikatuko balitz, sektoreko langileen lan baldintzak ez ezik, hitzarmen probintzialen negoziazioa bera ere jokoan egongo litzateke. Beraz, langileak irmo daude eta mobilizazioekin aurrera jarraituko dute ARTE patronalak Estatuko hitzarmenetik kanpo uzten dituen arte.
Orain arte, greba egun ugari egin dira, eta Hego Euskal Herriko sektoreko denda asko itxi egin dira.