GIPUZKOAKO AVANZA AUTOBUSAK

Jarraipen zabala grebaren lehen egunean

2023/05/26
Gipuzkoako Avanza garraio zerbitzuko langileen greba egunak jarraipen zabala izan du, %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzten arren. Guztira, hiru greba egun deitu dituzte: maiatzak 26, 27 eta 28. Grebaren lehen egunean, elkarretaratzea egin dute Donostian, Aldundiaren aurrean, autobusen mantentze eta segurtasun falta salatzeko. Lankide baten bidegabeko kaleratzea ere salatu dute. Egoera horren aurrean, premiazko neurriak eskatu dituzte. Bihar, maiatzak 27, auto karabana egingo dute Donostian, 12: 00etatik aurrera.