Jarraipen zabala izan du Bizkaiko Merkataritzako bigarren greba egunak

ELAk positibotzat jo ditu hitzarmena defendatzeko orain arte egindako grebak eta mobilizazioak. Izan ere, azken greba-egunari esker lortu dute patronalak berriro deitzea ehungintzako merkataritza-mahaia maiatzeko hirugarren asterako.
Sindikatuak espero du, sektoreko langileen erantzuna ikusita, patronalak gainerako negoziazio-mahaiak deitzea eta sektoreak pairatzen dituen benetako lan-arazoei heltzeko eta konpontzeko aukera emango duten edukiak mahai gainean jartzea.
Ildo horretan, ELAk berretsi du helburu hori lortzeko ezinbestekoa izango dela kalean tentsioari eustea, eta, horregatik, dei egin die Ehungintza, Larrugintza eta Oinetakoak eta Merkataritza Orokorreko langile guztiei maiatzaren 13ko grebarekin bat egitera, beren hitzarmenak defendatzeko.
Sektore guzti horietan 8500 pertsona inguruk egiten dute lan.