Ehungintza merkataritza eta zapata dendak

Jarraipen zabala izan du grebak Gipuzkoako dendetako saltoki handietan

2024/10/01
ELAk deituta, greba eguna dute Gipuzkoako ehungintza merkataritzako eta zapata dendetako marka handietako langileek, jada zortzigarrena. Izan ere, ARTE patronalaren bilera egiten ari dira gaur goizean Madrilen, eta langileek eskatzen dute ez daitezela estatalizatu euren baldintzak; alegia, hitzarmen estataletik kanpo geratzea.

Orain artekoak bezala, grebak jarraipen zabala izan du esparruko enpresa handietan. Besteak beste, grebaren ondorioz honako denda hauek itxi dira: H&M Garbera eta Txingudi, Oysho hiri zentroa eta Garbera, hiruguneko Zara Home, Tezenis Garbera eta Urbil, Parfois Garbera eta Urbil, Calzedonia Urbil, Woman Secret Niessen eta hirigunea, Guess, Mayoral, Fifty, eta Falconeri, Ese O Ese hirigunean, besteak beste. Guztiz itxi ez diren denda askotan ere grebak jarraipen zabala izan du: Primark, Pull&Bear, Zara, Massimno Dutti, Intimissimi edota Jack And Jones.

Langileek argi dute mobilizatzen jarraituko dutela ez badira EAEko langileak hitzarmen estatal horretatik kanpo geratzen.