Jarraipen zabala izan du Gipuzkoako Aldundiko garbikuntzako langileen lehen greba egunak

2022/04/25
ELA, LAB eta ESK sindikatuek positibotzat jo dute EULENeko langileen grebaren jarraipena. EULEN Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikinak garbitzeaz arduratzen den azpikontrata da EULEN. Langileek greba hasi dute gaur, eta maiatzaren 7ra arte iraungo du. Negoziazio kolektiboan KPIa ziurtatzeko borrokatzen ari dira, 2021erako soldatak izoztea, 2022rako % 1,5eko igoera eta 2023rako % 1,75eko igoera proposatzen duen patronalaren immobilismoaren aurrean. Apirilaren 5ean egindako azken bileran, patronalak argi utzi zuen ez duela KPIri lotutako planteamendu ekonomikorik egin nahi.

Sindikatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu dute, zerbitzuaren azken arduraduna baita, eta ziurtatu dute erakunde publikoak bere tresna guztiak erabiltzen dituela langileei presioa egiteko. Izan ere, grebaren lehen egunean, Ertzaintzak bi langile identifikatu ditu greba eta manifestazio eskubidea erabiltzeagatik.

Era berean, ELAk, LABek eta ESK-k salatu dute Eulen grebalariak ordezkatzen ari dela, grebarako duten eskubidea mugatuz.