LIMPIEZAS ABANDO (BILBO)
Jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea

Limpiezas Abandoko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren aurrean, sindikatuen ordezkariek otsaileko hauteskundeetatik jasaten duten jazarpena salatzeko. Plantillak mobilizatzen jarraituko du arazoa konpondu arte.
Azken hauteskunde sindikalak egin zirenetik ELAko ordezkariak jazarpena bizi dute: enpleguaren egonkortasuna mehatxatzen da eta era guztietako gezurrak erabiltzen dira ordezkari horiek enpresaren borondatearen menpe jartzeko.
Hainbat hilabetez enpresarekin irtenbide bat bilatzen saiatu ondoren, eta akordio batera iristeari uko egin diola ikusita, ELAk elkarretaratzea egin du enpresaren aurrean, protesta gisa. Elkarretaratze horri mobilizazio gehiago gehituko zaizkio datozen egunetan, enpresa hitz egitera eseri eta jarrera aldatu arte.