Justiziak arrazoia eman dio ELAri eta Bizkaiko ehungintzaren hitzarmena aplikatuko da
Primark Bizkaia enpresako langileek Bizkaiko ehungintzaren sektoreko hitzarmen kolektiboaren araberako soldatak kobratuko dituzte. Hala erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, ELAk enpresa auzitara eraman ondoren. Izan ere, Primarkek enpresa hitzarmena aplikatzen zuen, soldata baxuagoekin, lurraldeko ehungintzaren merkataritzaren sektoreko hitzarmenaren ordez, zeinak soldata handiagoak jasotzen baititu. 2024ko maiatzaren 23tik, langileek sektoreko hitzarmenak jasotzen dituen soldatak kobratzeko eskubidea zuten, 2021eko lan erreformaren arabera, bai eta Auzitegi Nagusiak 2026ko apirilaren 16an zehaztutako doktrinaren arabera ere (67/2025 KE).
Orain, Justiziak arrazoia eman dio sindikatuari, eta Primarkek 2024ko maiatzaren 23tik Bizkaiko langileen soldata aldeak ordaindu beharko ditu.
ELAk Primark auzitara eraman zuen. Bizkaiko 11 zenbakiko epaitegiak eskaera judiziala lehen auzialdian ezetsi zuen arren, ELAk errekurtsoa aurkeztu zuen, epai hori baliogabetzat jotzeko.
Epaia irmoa ez den arren, eta errekurtsoa jar daitekeen arren, ELA pozik dago garaipen judizial horrekin, eta lan baldintzen estatalizazioa geldiarazteko lanean jarraituko duela adierazi du.